Kostu marjinal

Enpresaren ekonomian, kostu marjinala unitate bat gehiago ekoizteak dakarren kostu totalaren gehikuntza da. Adibidez, 10 unitate gehiago ekoiztean, kostu totalak 50 euro gehitzen badira, 10 unitate horien kostu marjinala 50/10=5 euro izango da.

Kostu marjinal guztien batura, ekoiztutako unitate guztietarako, ekoizpen horretako kostu aldakorrarekin dator bat. Aldi berean, ekoiztutako azken unitatearen kostu marjinala batez besteko kostua baino txikiagoa da, eskala-ekonomiak badaude.

Kostu marjinala kontzeptu garrantzitsua teoria ekonomikoan. Esaterako, konkurrentzia perfektoan, kostu marjinala, batez besteko kostua eta ekoiztutako ondasunaren prezioa berdinak diren puntu horretan kokatzen da ekoizpen optimoa.

Enpresetan, kostu marjinala produktuaren prezioa ezartzeko erabil daiteke: kostu marjinala finkatu beharreko gutxieneko prezioa izango da, baldin eta errentagarritasun-ataria gainditu bada.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search